Lapiko.com

ERABILERAZ

Erabilera manuala deskargatu (pdf)

Euskalkietan bizirik darabilgun paregabeko ondare ikustezina ezagutarazteko sortu dugu toki hau. Badu, abiapuntu legez, euskararen mendebalderengo hizkeraz makina bat esaldi sartuta. Antzera, parte hartu nahi duen erabiltzaileak bere materialak koka ditzake webgune honetan. Eta horretarako, ezkutuko pasahitz partikular batez baliatuko da. Erabiltzaile hornitzaile edo egile bakoitzarena da lanak dakizkien bezain egokien moldatzeko erantzukizuna. Ez dago argazki, bideo, ahotsa zein inoren beste edozein osagarriz eginiko materialik Lapiko webgune honetara sartzerik jatorrizko materiale horien esatari eta emaleon onespena gabe.

Jatorrizko artxiboak hornitzaile bakoitzak zaindu behar ditu bere bitartekoez. Webgunera betiko libre gelditzen den bertsio bat sartuko da eta sartu duenak berak, ondu, gehitu, moldatu zein ezabatu ahal izango du. Ez beste inork.

Lapiko webgunera sartze hutsak, erabiltzaile kondizioa ematen dio nabigatzaileari; norbere borondatez sartzen da sartzen dena eta hortarako ez du ezer ordainduko. Sartze horrekin onartzen dira webgunearen erabilerarako baldintzak. Jakitun da erabiltzailea, baita ere, aurretiaz, etorkizunean erabilera oharrok egokitu, osatu zein aldatu beharrean izan daitezkela arduradunak. Baldintza orokor zein partikularrak ondo irakurriko ditu erabiltzaileak bere erantzukizunekoa izango baita webguneari emango dion erabilera.

Webgune honen sortzaileek badute aurrerantzean ere toki honi berrikuntzak egiteko eskubiderik, badira nor itxura aldaketak emateko, zerbitzu berririk eskeintzeko zein beharrezko joko luketen beste edozertarako, noizgura eta erabiltzaileak ohartarazten ibili behar gabe.

Lapiko webgunearen kudeatzaileek ez dute onartuko zerbitzu honen kaltera etor daitekeen erabilerarik. Hizkeren eta etnotestuen bilketa bila elkarlanak du lehentasuna. Pasahitzez webgunean musutruk materiala opesten duenarenganako errespetorik handiena eta esker onezko jarrerak estimatuko dira. Akatsik faltako ez duen partehartzearen aldeko gune hau ez dago inorekin zorretan eta bere bidea egiten saiatuko da libre.

Webgune honetako arduradunek ezin dute bermatu bertoko materialek, aplikazioak zein beste toki honi lotutako eragileren batek kalteak sortuko ez dienik erabiltzaileen interesei. Datuen zehaztasunak ezeze webgunearen funtzionakerak berak ere hutsak eman ditzake. Erabiltzailearen ekipoetara Interneteko edozein txokotik birusak sar badaitezke Lapiko webgune hau ez da salbuespena izango. Zerrenda askoz luzeagoa da; adibide andana luzea bezain gertatzeko modukoa denez, argi geldi bedi LAPIKO WEBGUNEKO ARDURADUNEK EZ DUTELA ERABILERA ETA EDUKIENGATIKO BERMERIK EMATEN ETA EZ DUTELA INOLAKO ZORITXAR EDO KALTEEN AURREAN INOLAKO ERANTZUKIZUNIK BEREN GAIN HARTUKO.