Lapiko.com
Creative Commons Legal Code

Atribuzioa-EzKomertziala-BerdinBanatu 2.0 Euskal Herria

CREATIVE COMMONS CORPORATION EZ DA ABOKATU DESPATXU BAT ETA EZ DU ZERBITZU JURIDIKORIK ESKAINTZEN. LIZENTZIA HONEN BANAKETAK EZ DU ABOKATU-BEZERO ZERIKUSIRIK SORTZEN. CREATIVE COMMONSEK BERE HORRETAN ESKAINTZEN DU (ON AS "AS-IS" BASIS) INFORMAZIO HAU ETA EZ DU EMANDAKO INFORMAZIOEI BURUZKO INOLAKO BERMERIK ESKAINTZEN EZ ETA BEREN ERABILERATIK ERAGINDAKO KALTEEN INOLAKO ERANTZUNKIZUNIK BEREGAIN HARTZEN.

Lizentzia

LANA (BEHERAGO DEFINITUTA DAUKAZUN BEZALA) CREATIVE COMMONSEN LIZENTZIA PUBLIKOAREN ZEHAZPENEKIN EMATEN DA("CCPL" EDO "LIZENTZIA"). LANA ESPAINIAKO JABEGO INTELEKTUALAREN LEGEAK BABESTUA DAGO EDO/ETA BERE APLIKAZIOAK ONDORIOZTATZEN DUEN BESTE EDONOLAKO ARAURENGATIK. EZ DAGO LANARI LIZENTZIA HONEK BAIMENTZEN EDO JABEGO INTELEKTUALAK ZEHAZTEN DUENETIK KANPOKO BESTE ERABILPENIK EMATERIK.

LAN HONEKIKO ESKUBIDEEN GAUZATZEAK, LIZENTZIAREN MUGAK ETA OBLIGAZIOAK ONARTZEA ETA KOSENTITZEA SUPOSATZEN DU. LIZENTZIATZAILEAK LIZENTZIA HONETAKO ESKUBIDEAK UZTEN DIZKIZU ZEURE ALDETIK HEMENGO ZEHAZPENEN ETA BALDINTZAK ONARTZEN BADITUZU.

1. Definizioak

  1. "Lana" lizentzia honen zehazpenei lotuta eskaintzen den sorkuntza literarioa, artistikoa edo zientifikoa da.
  2. "Egilea" lana sortu zuen pertsona edo entitatea da.
  3. "Auzolana" kontsideratuko da hurrengo kategorietatik batetan sartzeko modukoa dena
    1. "Lankidetzakoa", hau da, hainbat egileren arteko kolaboraziotik sortutako emaitza unitarioa.
    2. "Lan kolektiboa", hau da, pertsona natural zein juridiko baten iniziatiba eta koordinaziopean sortutakoa, bere izenean argitaldu eta zabaldua eta hainbat egileren aportazio ezberdinei esker osatzen dena sorkuntza bakar eta autonomo gisa, beraietako inori banaka ezin zaiolarik lan osoaren gainerako egile eskubiderik egotzi.
    3. "Lan konposatu eta independentea", hau da, aurretiaz sortua zegoen lan bat osagarri legez hartzen duena, jatorrizko haren egileak lankidetzarik eskaintzen ez duelarik.
  4. "Lan deribatua" aurretik sortuta zegoen lan batean edo lan batean eta lehenagoko beste batzuetan oinarrituta dagoena, hala nola: itzulpenak eta egokitzapenak, eguneratzeak eta anotazioak, konpendioak eta estraktoak; musika konponketak; eta orokorrean, lan literario, artistiko edo zientifiko baten edozein transformazio, ez bada gauzatzen den lana auzolaneko izaera izatea, kasu honetan lizentzia honen eraginetarako ez delarik lan deribatutzat joko. Zalantzak ekiditeko, musika konposaketa eta soinu grabaketaren kasuan, lana eta mugimenduan den imajina bat("synching") denboran sinkronizatzea lan deribatutzat joko da lizentzia honen eraginetarako.
  5. "Lan audiobisualak" deituko dira, soinu izan zein ez, imajina asoziatu serie batez adierazten diren sorkuntzak; baita, espreski proiekzio tresnen bidez edo imaginaren eta soinuaren beste edonolako komunikazio publikorako bitartekoz erakusteko musika konposizioak ere, lan horien euskarri materialen izaera edonolakoa delarik ere.
  6. "Lizentzia emailea" lizentzia honen zehazpenen arabera lana eskaintzen duen eta lan horren ustiapen eskubideak zure esku jartzen dituen pertsona edo entitatea da.
  7. "Zu" lizentzia honen bidez eskuratutako eskubideak praktikan jartzen dituen pertsona edo entitatea zara eta lanarekiko zehazpenak aurretiaz bortxatu ez duena, edo lizentzia emailearen berenberegiko baimena jaso duena emandako eskubideak praktikan jartzeko, aurretiaz lizentzia bortxatu izan bazenu ere.
  8. Lan baten "eraldaketa" bere itzulpena, egokitzapena zein lan ezberdin baten sorburu izateko itxuraldatuz gerta daiteke. Datu-base baten kasuan, beherago definituko den bezala, bere berrantolaketa ere eraldaketatzat joko da. Lan baten eraldaketaren ondorioz sortutakoa lan deribatutzat joko da.
  9. "Erreprodukzioa" lana komunikatua izateko eta bere osotasunaren edo parte baten kopiak lortzea ahalbideratzeko euskarri batetan finkatzea da.
  10. "Distribuzioa", jatorrizko lana, edo bere kopiak, salmentaz, alokatuz, prestatuz zein beste edonola, publikoaren eskura jartzea da.
  11. "Hedapen publikoa" banaka aurretiaz alerik jaso gabeko pertsona askori lana eskuragarri izatea ahalbideratzen dion ekintza da, edozein delarik ere. Ez da hedapen publikotzat joko, inolako hedapen sare batean integratua edo konektatua izan gabe, erabat norbere etxe mailan egiten denetan. Lizentzia honi jarraituz, hedapen publikoa da lana jendarteari eskaintzea kable-bidezko zein kable-bide gabeko bitartekoz, baita publikoaren eskuragarri jartzea ere, edozeinek nahi duen momentuan eta nahi duen tokian eskuratzeko erara.
  12. Lanaren "ustiapenak" erreproduzioa, banaketa, hedapen publikoa eta eraldaketa hartzen ditu bere barnean.
  13. "Datu-base" izango dira inoren lan, datu zein antologia bildumak. Baita beste osagai independentedun datu-baseak eurak legezko bildumak ere, beren edukien aukeraketa zein antolamenduagatik sorkuntza intelektualtzat jo behar direnetan; kasua balitz, edukion gainean izan zitezkeen eskubideak errespetatzeari utzi gabe.
  14. "Lizentziaren osagaiak" lizentzia emaileak izenburuan adierazten dituen lizentzia honen ezaugarri nagusiak dira: Jatorrizkoaren egilea zein den esatea edo Egile-aitortza(Errekonozimendua), erabilpen komertzialik ez ematea (EzKomertziala) eta era berean banatzea lan deribatuak (BerdinKonpartitu).

2. Eskubideen mugak eta euren zilegizko erabilpenak. Lizentzia honetako ezerk ez du Jabetza Intelektualaren Legeari zein beste edonolako lege aplikagarriri lotzen zaion jabetza intelektualaren eskubide esklusiboetan titularrarentzako inolako muga legalaren murrizketarik edo mugaketarik suposatzen, edozein delarik ere muga hori, kopia pribatuarena edo aipamenetarako eskubidea zein aleen lehenengo salmentarako baldintzena, kasurako.

3. Lizentzia ematea. Dokumentu honetan idatzitako zehazpen eta baldintzen arabera lizentzia emateak mundu mailako baimena ematen du (lanaren jabetza intelektualaren eskubideak indarrean izango diren aldi osorako), trukean dirua jasotzeko eskubiderik gabe, ez esklusibo ezta behin betikoa ere, hurrengo eskubideen lagapena finkatzen duelarik:

  1. Lanaren erreproduzio, banaketa eta hedapen publikoa egiteko eskubidea.
  2. Beste lan edo datu-base batean zein bateratutako batzuetan sartzeko eskubidea baita horietan osagai egin ondoren erreproduzioak egitekoa ere.
  3. Lanari nahi bezalako aldaketak egiteko eskubidea baita lan deribatuak sortu eta erreproduzitzekoa ere.
  4. Lanaren kopien edo grabaketen banaketa eta hedapen publikoa egiteko baimena, lan bateratuen osagai edo datu-baseetan sartuta izanik ere.
  5. Lan deribatu baten bidez kopiak edo grabaketak banatzeko eta publikoki hedatzeko baimena.

Emandako eskubideok edozein medio eta formatotan gauzatu ahalko dira, zehazgarri edo hautemangarrietan zein ez direnetan, ezagunak zein etorkizunean ezagutuko direnetan. Eskubideen artean dago baita beharrezko ikusten diren aldaketak egitearena ere, beste medio eta formatoetan teknikoki bideragarri izan daitezen. Lizentzia emaileak berariaz eman ez dituen beste baimenak beretzat gordeak ditu, 4(e) atalean direnak barne, besteak beste.

4. Murrizketak. Lizentzia honen eskubide ematea hurrengo murrizketetara lotua eta mugatua dago:

  1. Lana erreproduzitu, banatu eta publikoki komunikatu ahal duzu lizentzi honen baldintzak beteaz bakarrik, erreproduzitzen, banatzen zein publikoki komunikatzen duzun lanaren kopia edo grabaketa bakoitzean lizentziaren kopia bat ere eransten duzularik edo bere Errekurtso Identifikatzaile Uniformea(URI). Lanari gagozkiolarik, ezin diozu lizentzia honen zehazpenak edo lizentzia emaileen eskubideen gauzatzea murriztu edo aldatuko dituen zehazpenik eskaini edo ezarri. Ezin duzu lana sublizentziatu. Lizentzia honi eta bermerik ez izateari dagozkien abisu guztiak utzi behar dituzu bere hartan. Lizentzia honen zehazpenen kontrako era batez lanera sartu ahal izateko edo bere erabilera kontrolatzeko teknologia neurriak hartuz gero, ez duzu lana erreproduzitu, banatu edo bere hedapen publikorik egiterik. Esandakoa auzolan batetan zein datu-base batetan sartzen den lanari aplikatuko zaio, baina ez dute zertan auzolan edo datu-baseok, bere aldetik, hemen lizentziatzen dugun lanaren zehazpenei lotuta zertan izan. Lizentzia emailearen aurretiazko komunikazioz, auzolan bat edo datu-base bat sortzen baduzu, kendu egingo duzu lizentzia emaile horri edo jatorrizko egileari buruzko edozein erreferentzia, eskatuko zaizuna jarraitu, eta jakina, guzti hau ahal den heinean.
  2. Lan deribatu bat erreproduzitu, banatu edo publikoki komunika dezakezu bakarrik lizentzia honetako zehazpenen arabera, edo bere elementu nagusiak dituen lizentziaren ondorengo bertsio bati jarraituz, edo lizentzia honen elementu nagusi beraiek dituen Creative Commons-eko iComons batetik (adibidez: Errekonozimendua-EzKomertziala-Konpartitu 2.0 Japoi). Erreproduzitzen, banatzen zein publikoki komunikatzen duzun lanaren kopia edo grabaketa bakoitzean lizentzia honen edo aurrekoaren kopia bat erantsi behar duzu edo bere Errekurtso Identifikatzaile Uniformea(URI). Lan deribatuari gagozkiolarik, ezin diozu lizentzia honen zehazpenak edo lizentzia emaileen eskubideen gauzatzea murriztu edo aldatuko dituen zehazpenik eskaini edo ezarri. Lizentzia honi eta bermerik ez izateari dagozkien abisu guztiak utzi behar dituzu bere hartan. Lizentzia honen zehazpenen kontrako era batez lan deribatura sartu ahal izateko edo bere erabilera kontrolatzeko teknologia neurriak hartuz gero, ez duzu lana erreproduzitu, banatu edo bere hedapen publikorik egiterik. Esandakoa auzolan batean zein datu-base batean sartzen den lan deribatuari aplikatuko zaio, baina ez dute zertan auzolan edo datu-baseak, bere aldetik, hemen lizentziatzen dugun lanaren zehazpenei lotuta izan.
  3. Ezin duzu 3. sekzioan ematen den inolako eskubiderik erabili nagusiki etekin merkantil edo diru sari pribatua lortzeko asmoz bazabiltza edo horren bila jokatuz. Lana, artxiboen partiketa bidez, jabego intelektualaren babesean diren beste lan batzuekin trukean erabiltzea ez da kontsideratuko nagausiki etekin merkantil edo diru sari pribatua lortzeko asmo edo horren bila ibiltzea, babestutako lanen trukeagatik inolako diru ordainketarik ematen ez den bitartean.
  4. Lana, deribatua edo honelako baten barruko auzolanekoa edo datu-basea erreproduzitzen, banatzen edo publikoki komunikatzen baduzu, lanaren jabego intelektualari buruzko ohar denak mantendu behar dituzu bere horretan eta jatorrizko egilea errekonozitu eta aipatu behar duzu, erabiliko dituzun bitartekoetara sentzuz egokituz, egilearen izena(edo, kasua balitz, ezizena) seinalatuz, ematen dizutenetan; lanaren izenburua, ematen dizutenean; Errekurtso Identifikatzaile Uniformea(URI), balego, lanari lotura egiteko lizentzia emateak zehaztu ahal duena, ez bada jabego intelektualaren edo lanaren lizentziari buruzko ohar URIa; eta lan deribatu baten kasuan, lan deribatu honetan erabilia izango dela seinalatuko duen ohar batez(adibidez, "Jatorrizko Egilearen lanaren frantsesezko itzulpena", edo "Jatorrizko Egilearen lan originalean oinarritutako lana"). Oharpen hau arrazoizko edozein eran eman daiteke; hala ere, lan deribatu baten kasuan, auzolanetan zein datu-baseen harira, gutxienez beste egileen oharpenak agertzen diren tokietan eta hauekin konparaketa egiteko eran jarriko da.
  5. Zalantzak ekiditeko, lizentzia emailearen nahitaezko baimenarena indarrean delarik, eta lana ikus-entzutezkoa denean gehienbat, lizentzia emaileak beretzat gordetzen du, bere kabuz zein (adibidez: SGAE, Dama, VEGAP) eskubide kudeaketarako entitate bat edo gehiagoren bitartez, lanaren ustiaketa eskubideak jasotzeko eskumen esklusiboa, baita lan deribatuengatikoa, auzolanengatikoa edo datu-baseena ere, lanaren ustiapen hori etekin merkantil edo diru sari pribatua lortzeko asmo printzipalez edo horren bila balebil.
  6. Lana datu-base edo bilketa baten barruan jarriko balitz, datu-basearen jabe edo kudeatzaileak barruan jartzeko ekintza horrekiko edozein eskubideri uko egingo dio, datu-basetik jasotzen denean, bakarrean zein beste material batzuekin batera hartuko denean, lanari emango zaizkion erabilerak direla eta.

5. Erantzukizunik eza

ALDE BIEN ARTEAN ADOSTU EZEAN BEHINTZAT, LIZENTZIA EMALEAK LANA BERE HORRETAN ESKAINTZEN DU (ON "AS-IS" BASIS) ETA EZ DU LANAREKIKO EDO AURKITZEKO MODUKO ZEIN AURKITU EZINEZKO ERRAKUNTZEN PRESENTZIA EDO GABEZIAREKIKO INOLAKO BERMERIK ESKAINTZEN. JURISDIZIO BATZUK EZ DUTE HORRELAKO KENTZERIK ONARTZEN, NODIK BALITEKEEN ZURI KENDUTAKOOK EZIN APLIKATU IZATEA.

6. Erantzukizunen mugak.

APLIKATU AHALKO DEN LEGEAK BERENBEREGI ETA DERRIGORTASUNEZ DISPONITZEN EZ DUEN BITARTEAN, EZ DA LIZENTZIA EMAILEA INOLAKO KASUAN ZUREKIKO KALTE ERANTZULETZAT JOKO, EDOZEIN DELARIK LEGE TEORIA, EDOZEIN DELARIK ONDORIOZTATU DEN KALTEA, OROKOR ZEIN BEREZI(SORTUTAKO KALTEA ETA IRABAZIEN ETENA BARNE), EZUSTEKO EDO ZORITXARREKO, ZUZENA ALA ZEHARKAKOA, LIZENTZIA HONEKIN EDO LANAREN ERABILERAREKIN GAGOZKIOLARIK, EZ ETA LIZENTZIA EMAILEA AURRETIAZ KALTE HOIEN GERTAGARRITASUNAZ JAKINAREN GAINEAN JARRITA EGON IZANGO BALITZ ERE.

7. Lizentziaren bukatzeaz

  1. Lizentzia hau eta batzen dituen eskubideen eskaintza automatikoki daude bukatuta bere edozein zehazpenenaren haustea gertatuko balitz. Aldiz, lizentzia honenpean zuregandik lan deribatuak, auzolanak edo datu-baseak jasota leudekeen pertsona edo entitateek ez lukete baimena galduko, lizentzia hau oso-osoan beteaz. Lizentzia honen edozein bukaera gertaturik ere, 1, 2, 5, 6, 7 eta 8 sekzioak indarrean jarraituko dute.
  2. Goian idatzitako baldintzen eta zehazpenen haritik, lizentzia honetako eskubide eskaintza betikoa da (lanari aplikatu ahal zaizkion jabego intelektualaren eskubideen indarrean izateko aldi osorakoa). Aurrekoa horrela izanik ere, lizentzia emaileak beretzat gordetzen du beste baldintza batzuez lana zabaltzeko edo argitaratzeko eskubidea, baita edonoiz lana erretiratzeko eskubidea ere. Horrek ez du esan nahi, hala ere, lizentzia bukatu denik(ez eta gerora eman ahalko/beharko litzatekeen beste edozein lizentziaren bukaerarik), indarrean eta efektu osoekin jarraituko baitu goian zehaztu bezala bukatuta ez balego.

8. Zenbait kontu

  1. Lana zein lanaren eramale litzatekeen auzolan edo datu-base bat ustiatzen duzun bakoitzean, ustiapen eskubideak zeuri eskaini zaizkizun baldintza berean lizentziatuz eskaini beharko dituzu.
  2. Lan deribatu bat ustiatuko duzun bakoitzean, zeuk sortuko horren eskubideak jaso duzun lanaren lizentzian zeuri eskaini zaizkizun era berean lizentziatu behar dituzu.
  3. Lizentzia honetako ezer indarrean den Legeak balio gabetuko balu edo Lege horren arabera aplika ezina gertatuko balitz, horrek ez lituzke lizentzia honetako gainontzeko zehazpenak indargabetuko edo aplikatu ezinik utziko, eta hemen adosten duten parteek inolako eskuhartze beharrik gabe, disposizio hori berriztutzat joko da dena delako xedapen horren bideragarritasun eta eraginkortasunari begira.
  4. Ez da lizentzia honetako inolako zehazpen edo xedapenei uko egiten zaionik ulertu behar, ez eta hauenganako inolako hausterik onartzen denik, lagapen edo onarpen hori idatziz eta sinatuz alde horretxetara makurtzen ez bada behintzat.
  5. Lizentzia hau parteen arteko hitzarmen sendoa da. Ez da interpretaziorik onartzen; ez dago beste adoste edo zehazpenik planteatzerik; lizentzia honetan berenberegi agertzen dena dago. Lizentzia emailea ez da zure edonolako xedapen osagarri baten komunikazioa dela eta behartuta izango. Lizentzia hau ez dago aldatzerik lizentzia emailea eta zure arteko idatzizko hitzarmenik gabe.

Creative Commons ez da lizentzia honen parte, eta ez du lanarekiko inolako bermerik eskaintzen. Creative Commons-ek ez du izango erantzukizunik ez zure ez beste inolako parteren aurrean, ondorioztatu ahal den edozein delarik lege teoria, edozein delarik ondorio kaltegarri, orokor zein berezi(sortutako kaltea eta irabazien etena barne), ezusteko edo zoritxarreko, lizentzia honekin zerikusirik duten aldetik. Aurreko bi(2) esaldiak diotena horrela izanik ere, Creative Commons-ek lizentzia emaile gisa agertuko balitz, lizentzia emailearen eskubide eta betebehar guztiak izango lituzke.

Lana CCPL lizentziapean dagoela adierazteko asmora mugatzen da "Creative Commons" marka erregistratua eta ez du beste ezertarako erabiliko inork ez eta beste "Creative Commons"-ekin zerikusia duen inolako marka edo intsigniarik baimen idatzirik gabe. "Creative Commos"-ek erregistraturiko markaren inguruan baimendutako edozein erabilpen indarrean dauden jarraibideekin bat eginez gauzatuko da, bere web orria(website) argitaratua den heinean edo aurretiaz eskatuta lortuak izan direlarik.

Creative Commons-ekin kontaktatu ahal duzu hementxe: http://creativecommons.org/.